jueves 31 de diciembre de 2009

URTE BERRI ON

martes 22 de diciembre de 2009

Bi esperientzia didaktiko grabazioak erabiliz

Sarrera honetan grabazio digitalen bi erabilera didaktiko aurkezten dira:

Cinco palabras. Idatzizko lanak irakurriz, ahoskera, intonazioa… lantzeko.

La odisea. Lan kooperatiboak egiteko.

lunes 21 de diciembre de 2009

Ikasle etorri berrien hizkuntzetan testuak lortzeko baliabideak

Azkenengo HIPIen mintegi bileran hainbat hizkuntatan idatzitako testuak lortzeko bideak komentatu ziren. Hona hemen erreferentzia pare bat:


- Cuaderno Intercultural blogean baliabide zerrenda hau jasotzen da.

viernes 18 de diciembre de 2009

Itunpeko ikastetxeetarako deialdia

Abenduaren 15eko EHAAn Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei kulturartekotasuna lantzeko eta hizkuntza indartzeko programak aurrera eramateko deialdia argitaratu da.

Informazio gehiako izateko, klikatu HEMEN.

viernes 11 de diciembre de 2009

Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, web gunean Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzen egitaraua ikus daiteke.


lunes 7 de diciembre de 2009

Elkarrizketa


ABECEDARIS blogeko sarrera honetan Matilde Martínezek elkarrizketa lantzeko berak erabilitako prozedura laburki azaltzeaz aparte, adibide bat entzun daiteke.


viernes 4 de diciembre de 2009

Ahozko ekoizpenak grabatzeko tresnak

Eskolatik e-plazara blogean grabatzaile digital nahiz soinu fitxategien edizioari buruzko zenbait iruzkin eta baliabide aurki ditzakegu:



Irudiaren jatorria: http://www.flickr.com/photos/10101046@N06/3353936487

ABECEDARIS blogeko beste sarrera hauetan, berriz,

Grabatzaile digitalaren abantailak

Grabatzaile digitalaren ezaugarriak

Grabatzaile digilararekin egiteko jarduerak

lunes 30 de noviembre de 2009

Bibliografia (azaroa)

Hona hemen Kultura Arteko Hezkuntza proiektuaren arduradunek gomendatutako bibliografia:

2009ko AZAROAREN BOLETINA.

CANIMAS BRUGUÉ, JOAN; CARBONEL PARIS, FRANCESC, Educació i conflictes interculturals, EUMO EDITORIAL, BARCELONA, 2008

COMAS SÁBAT, MARTA; MOLINA HITA, ENCARNA; TOLSANAS, MÓNICA,
Identitats, EUMO EDITORIAL, BARCELONA, 2008

INSTITUCIÓN DEL ARARTEKO,
La transmisión de valores a menores, INSTITUCIÓN DEL ARARTEKO,VITORIA-GASTEIZ, 2009

VIVES FERRER, NÚRIA,
Racisme als centres educatius, EUMO EDITORIAL / FUNDACIÓ JAUME BOFILL. BARCELONA, 2009

UNAMUNO, VIRIGINIA,
Lengua, escuela y diversidad sociocultural (hacia una educación lingüística crítica) Editorial GRAO, BARCELONA, 2003

Bideoz grabatutako hitzaldiak

Educantabria TV: Canal Congresos web gunean zenbait jardunalditan emandako hitzaldien grabazioak ikus daitezte. Besteak beste, VI Congreso Regional de Educación de Cantabria: Diversidad Cultural en los Centros Educativos kultura arteko hezkuntza gaiaren inguruko zenbait ponentzia aurki daitezke. VII Jornadas Nacionales: Secciones bilingües, aurtengo kongresoaren barruan Fernando Trujilloren Plurilingüismo y diversidad cultural en las aulas hitzaldia dago. Nahiko luzea bada ere, gauza batzuk interesgarri suerta daitezke. Adibidez, 43'-48' minutu tartean "Competencia intercultural" zatia azaltzen hasten denetik aurrera non DBHrako projektu konkretu bat aurkezten duen.

viernes 13 de noviembre de 2009

Bi prestakuntza jarduerari buruzko informazioa

Hona hemen Hezkuntza Sailetik antolatu diren bi jarduerari buruzko informazioa (dagoeneko ikastetxeetara bidali dituzte dagozkien eskutitzak):

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZAKO DINAMIZATZAILEENTZAT

Data: 2009ko azaroaren 25a.
Lekua: BIZKAIKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA. GRAN VÍA 85. BILBO.
Ordutegia: 10-14:30

Gaiak:

- Ikastetxeetako hobekuntza planetan dinamizatzaileen zereginetara hasierako hurbilketa egitea.
- Jatorrizko kulturak eta hizkuntzak sustatzeko ekintzak gaurkotzea.
- Harrera prozesuaren azterketa beste ikuspuntu batzuetatik aztertzea.
- Ekintzak diseinatzeko eta garatzeko zenbait oinarrizko baliabide aurkeztea.

HIPIENTZAT

Eguna: 2009ko abenduaren 1a eta 2a
Ordutegia: 16:30 – 19:30
Lekua: Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa.
Ibarrekolanda Enparantza, 1.

Egitaraua:

Emailea: Keith Kelly
Supporting language in the curriculum
Hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren bitartez.
Apoyo al aprendizaje de las lenguas a través del currículo.

(Ingelesez, itzulpen zerbitzuarekin)

lunes 2 de noviembre de 2009

Kultura arteko Dinamizatzaileen bigarren bileran aipatutako zenbait gauza

Hona hemen gaurko dinamizatzaileen mintegi bileran aipaturiko zenbait baliabide:

Cuaderno Intercultural blogean "Proverbio chino" laburmetraiaren erreferentzia egiten da. Bertatik bideo hori gelan lantzeko proposamen didaktiko bat eskuratzeko aukera ere dago.


Apocalypto filmaren erreferentzia egin da. Bertan Colon heldu aurretik Amerikan kokatutako istorio bat kontatzen da.

Klikatu hemen filmaren web ofizialean sartzeko.

Kultura arteko dinamizatzaileen 2.bileran erabilitako zenbait baliabide

AURKEZTUTAKO BIBLIOGRAFIA:
o
Enseñar y aprender en escuelas multiculturales. Elizabeth Coelho.
o
La gestión de la diversidad cultural en la escuela. Miguel Ángel Essomba.
o
Guía Inter

BANATUTAKO DOKUMENTUA

AZTERTUTAKO JARDUERA: "Acaba el cuento " (19.orrialdean)

AZTERTUTAKO BIDEOA